ots 03, 00:00 Astigarraga
Beste urte batez, Gurasolagun egitasmoa jarri du martxan Astigarragako AEKk; seme-alabekin nahiz beste guraso batzuekin, euskeraz aritzeko gunea. Ostiralero egingo dituzte saioak, 16:45etatik 18:00etara, Herri Eskolako jangela txikian. Gaur bertan izango da aurrenekoa. Doakoak dira saioak, baina izena eman behar da parte hartzeko: iker-g@aek.eus, euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus, 607 610 687 edo 943 33 10 67.
ots 03, 00:00 Hernani
Gaur emango dio hasiera Hernaniko Gaztelekuak, otsaileko egitarau bereziari. Nerabeen interesguneak detektatzeko ariketa osatuko dute gaurkoan, aurrera begirako ekintzak prestatzeko. Eta izango dute zerekin gozatua asteburuan: karaokea egingo dute bihar, eta txokolatada igandean. Hiru egunetan, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara egongo da Gaztelekua zabalik.