Zilegi Astea, gaurtik ostegunera

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 12a, 00:00

Gaur hasi eta ostegunera arte izango da Zilegi Astea. Guztira 27 saio antolatu ditu AEKk Hernanin, Astigarragan eta Urnietan. Saioak irekiak eta doakoak dira eta herritarrengana hurbilduz euskeraz aritzeko helburua izango du.

Gaur Astigarragan, 10:00etan tonifikazio saioa izango da kiroldegian, eta 18:00etan Euskal dantza, Kultur etxe zaharrean. Bihar, 10:00etan Bingoa, jubilatuetan, eta 17:30etan sukaldaritza tailerra.

Hernanin, 09:30etan sukaldaritza tailerra antolatu dute, Santa Barbara elkartean. Ordu berean, Zinema lengoaia ere izango da, Igor Salutregirekin, Biterin. 18:00etan Musaren aitzakian, Hernaniko AEKn. Ordu berean, gorputzetik paperera: zirriborro batzuk, Ainhoa Urienekin, Biterin. Bihar, berriz, 09:30etan Euskal dantzak, Biterin. 09:30etan 'Dolua: guztiok noizbait bizi ohi duguna', Biterin. 18:00etan Batxata, Langile ikastolako gimnasioan, eta ordu berean, elikadura jokabidearen nahasmenduak, Maddi Etxeberriarekin, Hernaniko AEKn.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!