Hernaniko Udal Euskaltegian 2025/2026 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea irekiko da etzitik ekainaren 20ra. Epe horretan izena ematen dutenek %5eko beherapena izango dute matrikulazioan. Aurrematrikula online edo euskaltegian bertan egin daiteke (astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:30etara. Karobieta, 63). Informazio gehiago jasotzeko, udal euskaltegira deitu (943 33 18 96) edo idatzi daiteke (euskaltegi@hernani.eus).