«Bukoi tabernakoa naiz eta euskera ulertzen dut, bezeroak euskeraz eskatzera animatzen ditut. Ni Belarriprest izango naiz!» |
«Hizkuntza batek komunikatzeko balio du, baina ez dago komunikaziorik erabili gabe. Ni Ahobizi izango naiz!» |
«Euskaltegian euskera ikasten ari naiz eta pentsatzen dut denen artean euskera bultzatu behar dugula» |
«Kulturaren bitartez mundua ezagutzen dugu, eta hori euskeraz egin dezakegu. Elkar mugituz egingo dugu!» |
«Garrantzitsua da Astigarraga bezalako herri batean kirolean euskera erabiltzea. Euskeraz egitera animatzen zaituztet!» |
«Euskera ikastera animatzen dut jendea, nik horrela egin nuen eta oso gustura nago orain. Ea hurrengoa zu zaren!» |
«Garrantzitsua da gure partetik lehen hitza euskeraz egitea, gure hizkuntza babestu eta bezeroak goxatzen ditugulako» |
«Noka geroz eta gutxiago erabiltzen da, baina hori aldatzen saia gaitezke. Nire kasuan, alabekin noka erabiltzen saiatzen naiz» |
«Jendeak niri euskeraz egitea eskatzen dut, euskeraz gehiago bizi nahi dute eta horregatik izango naiz Belarriprest»
|
«Min haundia egiten dit aiton amonak bilbobei erderaz hitz egiten entzuteak, askok badakite euskeraz baina ez dute egin nahi» |
«Euskerak bizirauteko gazteriaren indarra behar du. Euskaraldia ariketa polita izan daiteke egoerari buelta ematen hasteko» |