Aurreko ostiralean Astindu elkarte berriaren aurkezpen festa izan zen. Herritar asko hurbildu ziren bai txarangara eta baita ondorengo ekitaldira ere. Adin desberdinetako astigartarrek euskera talde berriari babesa eman zioten eta herrian euskeraz bizitzeko aldarrikapena bere egin zuten. Elkarteko kideek aurkezpen festaren balorazio positiboa egin dute. «Oso pozik gaude Astinduk herrian izan duen harrera ikusita. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu jaiaren antolaketan parte hartu zuen bakoitzari».