'Azeri dantza ezagutu' saioa izango da gaur zortzi Hernaniko AEKn

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 10a, 00:00

Datorren astean, ekainaren 17an, 'Azeri dantza ezagutu' saioa izango da Hernaniko AEKn arratsaldeko 18:00etan, Zilegi Eskolak antolatuta. Saiora joateko izena eman behar da: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikoan edo 663 043 314 telefono zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!