HERNANIKO HAMAIKAKOA

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 10a, 00:00

 
LAIENE PIKABEA

Har dezagun ahotan, erabil dezagun egunez egun, eta lor dezagun herri kirolen moduan belaunaldiz belaunaldi bizirik irautea. Entzun ditzagun plazak euskaraz!

 
DAMIAN PEDROSA

Filosofiako irakaslea izan nintzen eta Amherreko kidea naiz. Belarriprest modura hartuko dut parte Euskaraldian.

 

ARAITZ ERRAZKIN

Hernaniko Insitituko ikaslea naiz ni, eta Ahobizi modura parte hartuko dut aurtengo 
Euskaraldian. 

 

Fagollagan bizi den suitzarra naiz. Euskaraldian Belarriprest izango naiz, nahiz eta poliki poliki euskeraz hitz egin dezakedan.

 

Kaixokaixo, Andoni! Zer moduz? Pozez betetzen dit bihotza hamaikakoaren parte izateak! Nire helburua haurron tokia aldarrikatzea da. Zer iruditzen?

 

Iepa, Zapotxin! Oso ondo iruditzen zait. Guk bertsotan ere haurren
izaera jolastia daukagu, eta horrela jarraitu nahi nuke Euskaraldian,
euskerarekin jolasean.

 

 

MARIA JAUREGI

Hikaz egingo didazu? Guraso zein aiton amonek egiten zuten eta nik ez jakitearen arantza kendu eta erabili nahi nuke.

 

Irudigintza hizkuntza bat da, euskara bezala, Biak dira nire adierazteko moduak, biak bizitzeko hautatuak.

 
Euskera, euskaldunon hizkuntza, egunero erabili eta maitatu behar dugu. Nik bihotzean daramat, eta zuk?
 

 

JESICA BUERIBERI

Erizain laguntzailea naiz. Ni Belarriprest izango naiz Euskaraldian, eta hamaikakoan ere parte hartuko dut.

 

 

AHMED ASIF

Hernani Lanbide Heziketako ikaslea naiz. Ni Belarriprest izango naiz. Euskara asko maite dut, eta jendeari esan nahi diot ikasteko euskara, oso garrantzitsua delako.

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!