Laugarren urtez jarraian antolatu du Zilegi Astea, Astigarragan eta Hernanin, AEK euskaltegiak. Egitasmoari ikusgarritasuna eman nahian, lau egunez, datorren astelehenetik ostegunera, makina bat jarduera antolatu dira goizez zein arratsaldez. Guztira 20 saio izango dira, horietatik zazpi Astigarragan eta hamahiru Hernanin, Urnietako zazpiak kontuan hartu gabe.
Euskaltegietan ez da klaserik izango, eta ikasle guztiak animatuko dituzte saioetan parte hartzera. Bestelako 'irakasgaiak' eta 'irakasleak' izango dituzte astebetez, eta aukeratu ahal izango dute «zein saiotan hartu nahi duten parte» azaltzen dute Maialen Arratibelek eta Garazi Redondok.
Baina ez euskera ikasleek bakarrik, edozein herritarrek baizik. Horretan jarri dute azpimarra AEKko kideek: «Nahi dugu herritar guztiak animatzea. Badirudi euskera ikasleentzat soilik dela, baina juxtu kontrakoa da, euskaltegitik atera eta herritar guztiekin konpartitzeko gune bat. Sortu nahi badugu gune bat euskeraz aritzeko, ezinbestekoa da denok parte hartzea, euskera maila edozein dela ere; are gehiago, gure kezka izanik euskeraren erabilera, aisialdian bereziki».
Doan dira eta Astigarragaren kasuan saiatzen dira «herritarrei eta herriko hainbat eragileei indarra ematen. Liburutegira, kiroldegira, Serigaur enpresara, jubilatuen etxean... bisitan antolatu ditugu helburu horrekin», dio Maialenek.
Azken finean Zilegi Eskolen eta Zilegi Astearen helburu nagusia hori ere bada, Garazik nabarmentzen duen bezala. «Ikaslea bere eremu erosotik atera kanpora eta herritarrekin euskeraz aritzeko gune bat izatea». Horregatik antolatzen dira Biterin, Kulturarteko Plaza Feministan, Langile ikastola edota Santa Barbara elkartean.
Urtetik urtera saio ezberdinak
Saio guztiak dira interesgarriak, baina Maialenek nabarmendu nahi duenez «bi ikasleek emango dute saio bana eta ikasle ohi batek ere beste saio bat eskainiko du». Astigarragan hiru hilabetetik behin jolas bat antolatzen dute. Urteko bigarren hiruhilekoan herriko lekuen asmakizuna izan da, «ikasleek herriko hainbat leku asmatu behar izan dituzte eta Lurdes Odrizola historialarekin leku horien historia jakingo da. Arrobitxuloko tximiniaren historia eta Tranbiaren historia». Hori asteazkenean, maiatzaren 14an, arratsaldez izango da.
Maila ezberdinak daude AEK euskaltegian eta saiatzen dira taldeetara egokitzen eta horregatik ordu berean Hernanin bi saio aurkitu daitezke. Saioak goizez eta arratsaldez izango dira. «Saio batzuk bereziki daude prestatuta euskera ikasten ari direnentzat, ulerterrazagoak; eta euskera maila altuxeagoa eskatuko dute beste batzuek. Baina helburua da euskera ezberdinek bat egitea. Erakutsi nahi dugu, euskera maila altua izan gabe posible dela euskeraz komunikatzea eta euskerazko aisialdiaz gozatzea. Askotan, euskera ikasleek ingurune erdalduna izaten dute, eta ez daukate norekin praktikatu. Horregatik dira hain aproposak euskaltegitik kanpoko saioak».
Gainera hernaniar batek parte hartu dezake Astigarragako saio batean eta alderantziz. Urnietan ere antolatu dira saioak.
Ez dago mugarik. «Doakoa eta irekia da saio guztietan parte hartzea, baina komeni da aldez aurretik izena ematea: 663 043 314 telefonoan, edo zilegieskola@aek.eus helbide elektronikoan.
ZILEGI ASTEA ASTIGARRAGA MAIATZAK 12 10:00 Tonifikazioa. Kiroldegian. 18:00 Euskal dantza. Gau emailea: Arantza Ibarburu. Kultur etxe zaharrean. MAIATZAK 13 10:00 Bingoa. Jubilatuetan. 17:30 Sukaldaritza tailerra. Gai emailea: Arrate Imaz. Zipotzan. MAIATZAK 14 09:30 Serigaur. Gai emailea: Ines Tena. Enpresan bertan. 18:00 Historia. Gai emailea: Lurdes Odriozola. Beheko lokalean. MAIATZAK 15 09:30 Liburutegira bisita. Erriberan. HERNANI MAIATZAK 12 09:30 Sukaldaritza tailerra: Lasagna. Gai emailea: Juani Vega. Santa Barbara elkartean. 09:30 Zinema lengoaia. Gai emailea: Igor Salutregi. Biterin. 18:00 Musaren aitzakian. Gai emailea: Ainhoa Agostini. Hernaniko AEKn. 18:00 Gorputzetik paperera: zirriborro batzuk. Gai emailea: Ainhoa Urien. Biterin. MAIATZAK 13 09:30 Euskal dantzak. Gai emailea: Eider Tolosa. Biterin. 09:30 Dolua: guztiok noizbait bizi ohi duguna. Gai emailea: Aizpea Manterola. Biterin. 18:00 Batxata. Gai emaileak: Julen Garmendia eta Maddi Erauskin. Langile ikastolako gimnasioan. 18:00 Elikadura jokabidearen nahasmenduak. Gai emailea: Maddi Etxeberria. Hernaniko AEKn. MAIATZAK 14 09:30 Makroeolikoak Urumea bailaran. Gai emailea: Eli Pagola. Biterin. 18:00 Magiaren magia. Gai emailea: Andoni Martinez. Biterin. 18:00 Coachinga: autoestimua eta emozioa. Gai emailea: Pausoz pauso. Kulturarteko Plaza Feministan. MAIATZAK 15 09:30 Magiaren magia. Gai emailea: Andoni Martinez. Milagrosan. 17:30 Euskaraldiaren hasiera. Ume jolasak Kanikarekin, aurkezpena eta bertso poteoa. Tilosetan. URNIETA MAIATZAK 12 18:00 Magiaren magia tailerra. Gai emailea: Andoni Martinez. Lekaion. MAIATZAK 13 10:00 Ariketa terapeutikoak. Gai emailea: Ane Marin. Kiroldegiko box gunean. 18:00 Udaberriko pintxoak. Gai emailea: JuaniVega. Elkarteen etxeko sukaldean. MAIATZAK 14 10:00 Zinema lengoia. Gai emailea: Igor Salutregi. Lekaion. 15:30 Euskal kantagintza berriaren historia laburra. Gai emailea: Andoni Tolosa 'Morau'. Lekaion. 18:00 Rol jokoak. Gai emailea: Nahiko Arraiza. Kiroldegiko box gunean. MAIATZAK 15 19:00 Txalaparta tailerra. Gai emailea: Tukutun txalaparta taldea. Plazido Muxika plazan eta Soan Joan plazan (zehazteke). Izena emateko: 663 043 314 zilegieskola@aek.eus @zilegi_eskola |