Pasa den astean egin zuten 'Gidabaimenak Euskaraz' egitasmoko zozketa, eta Hernaniko hiru gaztek merkexeago aterako dute karneta. Aimar Balenciaga, Naier Mutuberria eta Danel Manterola izan ziren irabazleak, eta 400 euroko saria jasoko dute gidabaimena euskeraz ateratzeagatik.