Astindu Euskara Elkartea aurkeztuko da bihar Emakumeon Plazan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 29a, 00:00

17:30etan Ergobiako plazatik, kalejira alai bat egingo dute Kita del Pare txarangak girotuta. Gero, 18:30etan Emakumeon Plazan bertan aurkezpen ekitaldia egingo dute.

Aurtengo ikasturtean zehar, Astigarragan euskeraren erabilera areagotzeko asmoz, herriko hainbat herritar euskara elkarte berri bat sortzeko lanetan aritu dira. Ikasturtea oso emankorra izan da (helburuak zehaztu, elkartearen eraketa ofiziala egin, lan-arloak erabaki, izena, logoa, etab.). Eta lan horren fruitua eskuartean dute dagoeneko. 

Astindu izeneko euskera elkarte berria sortu da. Hori «ospatu eta gure elkarte berria herrira zabaltzeko asmoz, bihar, astiartar guztientzat aurkezpen festa polit bat antolatu dugu».

Zehazki, bihar, 17:30etan Ergobiako plazatik Emakumeon Plazaraino, kalejira alai bat egingo dute Kita del Pare txarangak girotuta. Gero, 18:30ean Emakumeon Plazan bertan aurkezpen ekitaldia egingo dute (herriko bertso eskolakoak, Astigarreko dantzariak, kantaldia, haurren aurpegi margoketa eta txapak egitea izango da). Amaitzeko, luntx goxo bat izango da guztiontzat.

Astiartar guztiak Astindu euskara elkarteko aurkezpen festara gonbidatu nahi dituzte. «Gure herria euskalduntzeko bidean, elkarte honen sorrera pauso garrantzitsua dela uste dugu. Beraz, anima zaitezte, eta emaiozue babesa gure euskara elkarte berriari! Astindu ditzagun mingainak euskararen alde!  Astigarraga euskaldun baten alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!