Euskaraldiko ekitaldia bihar hasiko da eta eguraldia dela eta, Atsegindegin egingo da. 17:00etan hasiko dira ekitaldiak Kanikakoen jolasekin. Txokolatada egongo da Kaxko Elkartearen eskutik eta txapa banaketa eta arropa salmenta egongo da. 18:00etatik aurrera izango da txupinazo ekitaldia Zapotxinekin eta 18:30etan bertso poteoaren ordez, bertso saioa egingo da Garinen.