Astigarragako AEKren Mintzalagun egitasmoak ikasturte bukaerako jaia antolatu du ekainaren 13rako. Arratsaldeko 19:00etan izango da Zipotzan tabernan eta mintzalagun taldeak elkartzeaz gain, opariak eta jan-edana izango da. Jaialdia euskaraz aritu nahi duen edonorentzat izango da; beraz, astigartarrak animatu nahi ditugu gurekin egun hori partekatzera.