Euskaraldiaren bueltan, Aratz ikastolako euskara batzordeak Pantxix Bidart musikari eta kantariaren Kantaz Kantuz izeneko hitzaldia antolatu du biharko. Hizlariak kantuaren eta hizkuntzaren transmisioaz jardungo du, eta arratsaldeko 18:00etan izango da hizketaldia, Biterin.
Bidart esperientzia haundiko musikaria dela azaldu du Aratz ikastolak: «musikaren hainbat estilo eta eremu jorratu izan du bere ibilbide oparoan zehar. Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere aritzen da, talde lanean eta baita bakarkako proiektuetan ere». Rock eta folk musikak landuz, Mister Saguak, BBAX, Elaudi eta beste hainbat taldetan aritu da Bidart, eta horiez gain, Koldo Ameztoi ipuin kontalariarekin eta Itxaro Borda idazlearekin batera ere aritu da hainbat proiektu musikatuzen.