Aurreko larunbatean, Hernanialdeko AEKk Ikasletegia ospatu zuen Hernanin. Astigarragako, Urnietako eta Hernaniko ikasle, irakasle eta herritarrak bildu zituen lehen edizioak. Hernanialdeko AEKk lerro hauek baliatu nahi ditu «eskerrak emateko bihotz-bihotzez bertan parte hartu zuten ikasle, herritar eta gonbidatu guztiei. Denon artean euskera eroso bizitzeko gunea sortu genuen eta euskaltegiko sarea plazaratu genuen. Biba zuek, datorren ikasturtera arte».