Gaur 18:00etan Erriberan Astindu elkartearen hurrengo bilera irekia egingo dute. Bileraren helburua hurrengo 6 hilabetetako ildo nagusiak eta jarduerak zehaztea izango da. Hemendik, euskararen erabilerarekin kezkatuta dauden elkarte zein herritar guztiei dei egiten diete bilerara etor daitezen eta euren alea jar dezaten.