Bernart Astiazaranek jaso du 400 euroko saria

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 10a, 00:00

Bernart Astiazaran saritua, Ainara Vazquez zinegotziarekin.

'Gidabaimena Euskaraz' egitasmoaren zozketan, berak eskuratu du joan den urteko saria. Dagoeneko abian da 2025eko kanpaina ere.

Bernart Astiazaran Aleman izan da Gidabaimena Euskaraz sariaren Astigarragako irabazlea. Iaz gidabaimena euskeraz prestatu eta lortu zutenen arteko zozketa egin zen maiatzaren 17an Hernaniko udaletxeko areto nagusian eta Astigarragako sariduna izan zen Bernart Astiazaran.

Autoeskolek ahalegin haundia egiten dute herritarrak animatzeko eta prestakuntza euskeraz emateko eta, udalek, pizgarri moduan, aipaturiko azterketa euskeraz prestatu eta gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean 400 euroko sariak zozketatzen dituzte urtero.

Datorren urteko kanpainaren informazioa eskuragarri dago jadanik

2025eko kanpaina ere abian da, eta ekimenaren informazio-euskarriak dagoeneko eskuragarri daude Erribera kulturgunean, kiroldegian, udaletxean eta Kultur Etxe zaharrean. Eskualdeko autoeskoletan, euskera.buruntzaldea.eus webgunean eta sare sozialetan ere aurki daiteke informazioa. Udalak herritarrak animatu ditu ekimenean parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!