Giro ederrean ospatu zuten atzo Euskaraldiaren berotze ekitaldia Tilosetan. Doberako kide Xabier Ezponda, Zapotxin pailazoa eta belarriprest eta ahobizi igo ziren oholtzara lehenik aurtengo edizioa aurkeztera, eta jarraian igo ziren Hernaniko hamaikakoa osatzen duten kideak. Aldapeko Basque Latin Jazz-eko taldekideek ere zapaldu zuten oholtza, jazz doinuak ekarriz. Oholtzaren azpian, haurrak helduak eta gazteak, baina baita pentsiodunak eta institutuko ikasleak, Euskaraldia babesten eta pintxoak banatzen.