«Uste genuena baino lan gehiago dago amona Mirentxuren baserrian, baina moldatuko gara!»

Beñat Los Arcos Ayerdi urr 17 Hernani

Ez die irribarrea ezpainetatik kenduko, Muxin eta Zapotxin pailazoei, baserriko lan eskergak. Hernaniko gaztetxoen ondora etorriko dira gaur (12:00etan eta 16:30etan, Biterin), eta ikasiko dute tomateak eta arrautzak ez direla supermerkatuko apaletan hazten, lan haundia eginda baizik. Baina baserriko animalien eta hernaniarren laguntzaz, lan guztiak egitea lortuko dute bi protagonistek.