«Batzuek funambulismoa egiten dute soka gainean, eta besteek nahiko lan izaten dute lurrean orekari eusten»

Kronika - Erredakzioa urt 18

Aurreneko bi sagardo tragoekin gainditu zituzten hasierako urduritasunak, Gure Zirkuko kideek, txotx irekiera ekitaldian. Irripartsu erantzun zituzten Kronikaren galderak Iker Galartzak, Lur Aranburuk eta Joseba Usabiagak, umoretsu. Sagardozaleak badirela aitortu dute, eta hiruzpalau irteera egin ohi dituztela sagardotegira, lanak baimentzen dien neurrian.