Txotx denboraldia eta beraz sagardo kupelak gaur irekiko dituzte ofizialki Alorrenea Sagardotegian. Gure Zirkuko kideak izango dira aurten denboraldiko lehenengo sagardoa probatzeko aukeratuak eta Gure sagardo berria esaldia oihukatuko dutenak. Aurretik prentsaurrekoa eskainiko da, 2024ko uztaren ezaugarriak aurkezteko. Gure Zirkuko kideak, ohiko sagarrondo bat landatzeko ekitaldi sinbolikoa ere izango da Alorrenea sagardotegira abiatu aurretik.
Egun osoko plana izango da gaur, eta bertan elkartuko dira sagardoaren munduko eragile guztiak. Horiekin batera, Astigarragako kultur eragileek hartuko dute parte, ohiko sagar dantzarekin, esaterako. Soka dantzan partehartzera gonbidatuko dituzte Gure Zirkuko kideak sagardotegira sartzeko. Bertsoek ere izango dute tartea irekiera ekitaldian, Agin Laburu astigartarra eta Joanes Illarregi arituko baitira kantuan.
EGITARAUA
GAUR
11:30-12:00 Akreditazio banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00 Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean, 2024ko uztaren ezaugarriak, sagardo berria eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak aurkezteko.
12:45 Gure Zirkuak sagarrondo bat landatzeko ekitaldi sinbolikoa Erribera Kulturgunean.
13:30 Txalapartarien deiarekin sagar dantza dantzatuko da Alorrenean eta ondoren sagardogileek eta kultur taldeetako ordezkariek Gure Zirkuarekin batera soka dantzatuko dute.
13:45 Alorrenea sagardotegian, Gure Zirkuak sagardo berria dastatuko du 'Gure Sagardo Berria' oihukatuz eta 2025eko Txotx denboraldiaren hasiera ofiziala egingo da.
TXOTX IREKIERA
PROTAGONISTAK
1994 Andoni Egaña
1995 Joxe Mari Bakero
1996 Javier Clemente
1997 Julian Retegi
1998 Miguel Indurain
1999 Juan Mari Arzak
2000 Pedro Miguel Etxenike
2001 Joane Somarriba
2002 Martin Fiz
2003 Abraham Olano
2004 Periko, Mikel eta Xabi Alonso
2005 Ainhoa Arteta
2006 Jose Luis Korta
2007 Juan Martinez de Irujo
2008 Andoni Luis Aduriz
2009 Aimar Olaizola
2010 Real Sociedad
2011 Karlos Argiñano
2012 Julian Iantzi
2013 La Oreja de Van Gogh
2014 Kalakan
2015 Loreak filmaren egileak
2016 Aritz Aranburu
2017 Eneko Atxa
2018 Alberto Iñurrategi
2019 Olatz Arrieta
2020 Izaro
2021 Ander Gonzalez eta Gabriel Uriarte (A bocados)
2022 Amak taldea
2023 Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola.
2024 Iñigo Etxezarreta (ETS taldea)