Gure Zirkuko kideek sagarrondoa landatzean egin zuten lehenengo saioa Illarregik eta Laburuk, momentuari erreferentzia eginez.
A. Laburu
Gernikakuak fama badauka
honek gehiago du are
Hemen landatu dira hamaika
arbola edo landare
Titiritero mundu honetan
hortara ottuta daude
Arbola nola alda litteke
zapatik zikindu gabe
J. Illarregi
Zapatik ez da zikindu baina
horrek ez du ezer txarrik
Lehen arbola landatu da ta
bada gehioren beharrik
Orain luzatzen joango dira
ta irtengo da sagarrik
Ea aurtengoa ez den izaten
itxuretako bakarrik
Sagardoa egiteko prozesuaren ordena jarraituta, sagarrondotik sagardora egin zuten salto.
J. Illarregi
Sagardo ta zirkua
parean ipintzen
Maiz pailazo artean
zarete ibiltzen
Baina berdina denik
ez zait iruditzen
Honek ez du sudurra
bakarrik gorritzen
A. Laburu
Nere lagunak ere
oso ondo diyo
Sagarduak badula
milla ondoriyo
Zirko asko sortzen da
Joanes propiyo
Ta hemen latiguek
ez dute baliyo
Jendea jartzen bada
bertan bero bero
Arazoak suertatu
daitezkeenez gero
Latigo beharrikan
ezazu espero
Piztia bezatzen da
pasatu ezkero
Batzuk basua eta
bestiek baldia
Noraño bete behar dan
askoren galdia
Ikusi al dek hemengo
hiruko taldia
Ikusten da ez dutela
lehenengo aldia
Bapo bazkaldu ondoren, kupel artean osatu zuten orduerdiko saioxka. Txalapartaren deiarekin batera ekin zioten bertsolariek.
J. Illarregi
Txalaparta jo dute
xuabe xuabe
Lehen esplikatu dute
dena parez pare
Dei egiteko zela
bai baño halare
Jendea hurbiltzen da
deirik egin gabe
A. Laburu
Jendea dabilenez
aurrera atzera
Ausartzen da parian
ere azaltzera
Txalaparta eta gu
gabiltza antzera
Kondenatuta gaude
elkar ulertzera
Arrazoia izango da
zerorren datua
Elkar ulertu behar
hau baita tratua
Baina eguna bada
ongi pasatua
Igual buka daiteke
desentonatua
Nola desentonatu
dezakegun pentsa
Bateko nerbiyua
besteko estresa
Halaxe ibiltze haiz
korrika ta presa
Hi entenditzen beti
etziok errexa
Hori kantatu eta
nolako grazia
entendimentuetan
hainbat eskasia
Ni hizketan hasi ta
nahastu egin haiz ia
Txirikordatzea dit
hiri ikasia
Naparrotik honuntza
nolako mejora
Nafarrek pasa dute
nahikoa denbora
Eta pasako dute
gehiago gerora
Gure Zirkua ere
orain hasiko da
Nafarraren kontra zuk
oraintxe kantatu
guk zer egiten dugun
nahi dut esplikatu
Hona etorri eta
edaten gozatu
Nafarron irabazi
ta hemen gastatu
Nafarra ze izaten dan
guk nola saihestu
Leitzan adibidia
degu eskuz esku
UPN ta Bildu
beti horren estu
Naparrak sekula ere
erdibideik eztu
Gerra kontuak utzi
hemen badaezpada
Hori kenduta ere
nahiko gai baibada
Gaur zabaldu dugu ta
bertan egon gara
Nola ikusten duzu
aurten tenporada
Tenporadari diyot
barruan erruki
Sagardotegiya nahiz
dan gure barruti
Bertigo haundirikan
ez degu eduki
Gañian degu baño
oraindik urruti
Lehen entzun izan dut ta
kantatu beharko
Azken aldian hala
izaten delako
Jende dexente dator
soilik festarako
Betetzen errex al da
larunbatez kanpo?
Lehen errexagua zan
gaur balitz ojala
Baino modak aldatzen
dira berehala
Askok pentsatu ohi du
naparrek bezala
Larunbatez bakarrik
irekitzen dala
Berriz nafarren kontra
hasi zara ai, ai
Gu larunbatez soilik
joaten gara bai
Baina zure bizitza
zeinek eluke nahi
Egun bat egin lana
eta sei egun jai