COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 230 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 9. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 655 kasu gehiago daude, eta 27 pertsona hil dira.
Gorakada haundia izan dute kasu positiboek Euskadin, azkeneko 24 orduetan. Denera 4.601 positibo izan dira, atzo baino 655 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 27 gehiago dira, 207 hildako daude guztira.
Gipuzkoan, positiboak igo egin dira. 144 kasu berri izan dira, eta guztira, 805 herritarrek eman dute positibo orain arte. Ospitalizatuta,228 daude. Lau hildako egon dira azkeneko 24 orduetan; guztira, 25.
Hernanin bi kasu berri egon dira gaur ere, eta 19 dira orain arte positibo eman dutenak. Eta Astigarragan positibo bat detektatu dute beraz orain, 5 dira guztira.
Nafarroako datuei dagokienez,1.641 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 230 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 9 gehiago hil dira eta orain 58 dira guztira. Une honetan, 732 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 75 UCIn.
Bizkaian izan dute gorakadarik haundiena, positiboek.336 kasu berri izan dira, eta dagoeneko 2.186 dira guztira. Gainera, 14 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 79 dira guztira. Eta Araban, 175 pertsona gehiago gaixotu dira; guztira 1.601 gaixo daude orain. 9 lagun hil dira 24 orduetan, eta 103 dira guztira.