COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 214 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 16. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak:675 kasu gehiago daude, atzo baino; eta 25 pertsona hil dira.
Gorakada haundia izan dute kasu positiboek Euskadin, azkeneko 24 orduetan. Denera 3.946 positibo izan dira, atzo baino 675 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 25 gehiago dira, 180 hildako daude guztira.
Gipuzkoan, positiboak igo egin dira. 98 kasu berri izan dira, eta guztira,661 herritarrek eman dute positibo orain arte. Ospitalizatuta,, 201 daude orain. Hildako bakarra egon da azken 24 orduetan; guztira, 21.
Hernanin bi kasu berri egon dira gaur ere, eta 17 dira orain arte positibo eman dutenak. Eta Astigarragan, ez da positibo berririk egon, beraz guztira 4 izaten jarraitzen dute.
Nafarroako datuei dagokienez,1.411 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 214 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 16 gehiago hil dira eta orain 49 dira guztira. Une honetan, 649 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 54 UCIn.
Bizkaian izan dute gorakadarik haundiena, positiboek. 349 kasu berri izan dira, eta dagoeneko 1.850 dira guztira. Gainera, 11 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 65 dira guztira. Eta Araban, 228 pertsona gehiago gaixotu dira; guztira 1.435 gaixo daude orain. 13 lagun hil dira 24 orduetan, eta94 dira guztira.