Zer da Koroabirusa?
Koronabirusak animalietan zein gizakietan aurkitzen diren birus familia zabal bat dira. Batzuek gizakia infektatu egiten dute, eta hainbat gaixotasun eragin ditzakete, hala nola, hotzeria arrunta; gaixotasun larriagoak ere badaude, hala nola, Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (Sras).
Nola hedatzen da birusa?
Nahiz eta ez den zehazki ezagutzen, antzeko birusek eragindako beste infekzio batzuekiko analogiagatik, badirudi kutsatutako animaliekiko kontaktuaren bidez edo gaixoaren eztularekin eta doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez transmitituko litzatekeela. Sekrezio horiek beste pertsona bat kutsatuko lukete haren sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero.
OMEk zabaldutako datuak direla eta, tamaina ertaineko tanten bidez transmititzen den gaixotasuna da. Horrek esan nahi du kutsatzea ukitu edo doministiku egiten duen pertsonarengandik metro edo metro eta erdira irits daitekeela.
Birusa hartzen duten pertsona gehienak sendatu egiten dira
Inkubazio-aldia da infekzioaren eta gaixotasunaren sintoma klinikoen agerpenaren arteko denbora-tartea. Gaur egungo kalkuluen arabera, inkubazio-aldia 1 eta 14 egun bitartekoa da; batez beste, 5-6 egun. Estimazio horiek eguneratzen joango dira, datu gehiago eskuratu ahala. Koronabirusak eragindako beste gaixotasun batzuei buruz eskura dagoen informazioan oinarrituta (MERS eta SARS, besteak beste), 2019-nCoV aldiko inkubazio-aldia 14 egunekoa izan daitekeela kalkulatzen da. OMEk gomendatzen du baieztatutako kasuen kontaktuen jarraipena 14 egunekoa izatea.
Zein dira sintomak?
Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin. Tratamenduari erantzuten ez dioten paziente larrietan, eta, bereziki, aurretik gaixotasunen bat badute, konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil ere egin daitezke. Kasurik larrienak, normalean, adinekoetan ematen dira, edo beste gaixotasunen bat dutenen artean, hala nola bihotzekoak, birikak edo immunitate-arazoak.
Kutsatutako pertsonen heriotza-tasa % 2 da. Horrek esan nahi du birusa hartzen duten pertsona gehienak sendatu egiten direla.
Zenbat irauten du birusak gainazal batean?
Ez dakigu ziur zenbat denbora irauten duen COVID-19 birusak gainazal batean, baina badirudi beste koronabirus batzuek bezala jokatzen duela. Egindako azterketek (COVID-19 birusari buruz eskuragarri dagoen aurretiazko informazioa barne) koronabirusak azalera batean ordu gutxi batzuetatik egun batzuetara arte iraun dezaketela adierazten dute. Eguraldia baldintzen arabera alda daiteke (adibidez, gainazal mota, tenperatura edo ingurunearen hezetasuna).
Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio
Gainazal bat kutsatuta egon daitekeela uste baduzu, garbitu desinfektatzaile komun batekin, birusa hiltzeko eta zeure burua eta besteak babesteko. Garbitu eskuak alkoholdun desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. Ez ukitu begiak, ahoa edo sudurra.
Zer egin dezaket babesteko?
Garbitu eskuak sarritan. Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa. Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.
Baliagarriak al dira maskarak gaixotasunari aurre egiteko?
Maskarek funtzio bat betetzen dute: birusaren hedapena saihestea. Horregatik, maskara jarri behar duena arnas infekzioaren sintomak dituena da. Hala, pertsona bat sintoma horiekin osasun zentroren batera joaten denean maskara jarri behar du, inguruan dauden gainerako pertsonak ez kutsatzeko. Adinekoekin edo immunodeprimituekin kontaktua duten pertsonei maskarak jartzea ere gomendagarria da.
Edonola ere, arnas gaixotasunen bat (koronabirusa ere bai) ez zabaltzeko neurririk eraginkorrena eskuak garbitzea da.
Zer egin behar da sintomak edukiz gero?
Ez joan osasun-zentrora, etxean geratu, 900 20 30 50 (EAEn) edo 948 290 290 (Nafarroan) telefonora deitu, eta beste pertsonengandik 2 metroko distantzia mantendu.
Saihestu esparru itxietako ekitaldi kolektiboetara joatea edo zentro soziosanitarioak bezalako erakundeak bisitatzea.