COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 128 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, zazpi. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 307 kasu gehiago daude, atzo baino; eta 13 pertsona hil dira.
Gorakada haundia izan dute kasu positiboek Euskadin, azkeneko 24 orduetan. Denera 2421 positibo izan dira, atzo baino 307 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 13 gehiago dira, 133 hildako daude guztira.
Gipuzkoan, positiboak igo egin dira. 73 kasu berri izan dira, eta guztira, 453 herritarrek eman dute positibo orain arte. Ospitalizatuta,150 daude orain, atzo baino 14 gehiago. Hildako bakarra egon da azkeneko 24 orduetan; guztira, 16.
Hernanin kasu berri bat egon da gaur ere, eta hamahiru dira orain arte positibo eman dutenak. Eta Astigarragan, atzo bezala, ez da positibo berririk izan. Hiru dira orain artekoak, beraz.
Nafarroako datuei dagokienez,1.014 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 128 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 7 gehiago hil dira eta orain 31 dira guztira. Une honetan, 405 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 45 UCIn.
Bizkaian izan dute gorakadarik haundiena, positiboek. 157 kasu berri izan dira, eta dagoeneko 1.189 dira guztira. Gainera, 9 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 44 dira guztira. Eta Araban, 77 pertsona gehiago gaixotu dira; guztira 1.086 gaixo daude orain. Hiru lagun hil dira 24 orduetan, eta 73 dira guztira.