Martxoaren 19ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 20a, 00:00

275 kasu berri gehiago daude gaur EAEn; guztira, 1465. Nafarroan 554 dira gaixotuak; atzo baino  72 gehiago.

COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datu berriak egunean behin emango dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:00ean eman ditu datu berriak: 275 kasu gehiago daude, atzo baino. Nafarroan, 11:30etan eman dituzte datuak: 72 kasu gehiago daude. Euskal Autonomi Erkidegoan 71 pertsona hil dira, atzo baino 18 gehiago.

Euskadin, denera 1465 kutsatu daude, atzo baino 275 gehiago. Araban, 82 pertsona gehiago gaixotu dira, guztira 703 gaixo daude orain. Ospitalean 224 daude, atzo bezala eta UCIn 3 gehiago, hildakoak 48. Bizkaian, 539 dira gaixotuak, atzo baino 146 gehiago. Ospitaletan 247 pertsona daude ingresatuak eta 17 hil dira dagoeneko. Gipuzkoan 223 dira gaixotuak, atzo baino 47 gehiago, eta hildakoak 6 dira, atzo baino bat gehiago. Ospitalean 79 lagun daude, atzo baino 25 gehiago eta UCIn 3.

Bizkaia da positibo gehien igo duen lurraldea eta orain ardura haundiena sortzen duena. 

Nafarroako datuei dagokienez, 554 dira Koronabirusak gaixotuak, atzo baino 72 gehiago. Orain arte hildako bat gehiago dago; guztira, 6. 

Hernanin kasu bat gehiago dago. Orain 4. Eta Astigarragan ere beste kasu bat gehiago dago, orain 3. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!