Eguerdian eman du prentsaurrekoa Eusko Jaurlaritzak, internet bidez, COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datu berriak emateko.
Euskadin, denera 727 kutsau daude, atzo baino 97 gehiago. Araban, 444 dira gaixotuak, atzo baino 35 gehiago, eta 25 dira hildakoak. Ospitalean 191 daude. Bizkaian, 194 dira gaixotuak, atzo baino 36 gehiago, eta 6 dira hildakoak. Ospitalean 90 daude. Gipuzkoan 89 dira gaixotuak, atzo baino 26 gehiago, eta 5 dira hildakoak. Ospitalean 28 lagun daude.
Nafarroako datuei dagokienez, atzoko iluntzetik ez dira berritu: 234 dira Koronabirusak gaixotuak, eta horietatik 2 errekuperatu dira, eta bat hil.
Datuak, egunean behin
Datuak egunean behin, goizeko 08:00ak edo 09:00ak inguruan emango dituztela jakinarazi dute, eta datu horiek, bezperako iluntzeko 20:00ak inguruan jasotakoak izango direla.