COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datu berriak egunean behin emango dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. EAEn igoera mantsotu egin da. Nafarroan, antzeko erritmoan ari da gora egiten.
Euskadin, denera 765 kutsau daude, atzo baino 38 gehiago. Araban, 474 dira gaixotuak, atzo baino 30 gehiago, eta hildakoak 25 izaten jarraitzen dute. Ospitalean 234 daude. Bizkaian, 201 dira gaixotuak, atzo baino 7 gehiago, eta hildakoek 6 izaten jarraiten dute. Ospitalean 96 daude. Gipuzkoan 90 dira gaixotuak, atzo baino 1 gehiago, eta hildakoek 5 izaten jarraitzen dute. Ospitalean 32 lagun daude.
Nafarroako datuei dagokienez, 350 dira Koronabirusak gaixotuak, atzo baino 116 gehiago. Horietatik, 257 etxean daude, eta 93 ospitalean; horietako 9, ZIUn (UCI). Orain arte, 2 lagun hil dira.