COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta atzo eguerdian baino 92 gehiago dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, beste lau. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 324 kasu gehiago daude, atzo baino; eta 23 pertsona hil dira.
Gorakada haundia izan dute kasu positiboek Euskadin, azkeneko 24 orduetan. Denera 2421 positibo izan dira, atzo baino 324 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 23 gehiago dira, 120 guztira.
Gipuzkoan, positiboak igo egin dira. 75 kasu berri izan dira, eta guztira,380 herritarrek eman dute positibo orain arte. Ospitalizatuta ,136 daude orain, atzo baino 25 gehiago. Hildakoak, berriz, bi izan dira azkeneko 24 orduetan; guztira, 15.
Hernanin bi kasu berri izan dira gaur ere, eta hambi dira orain positibo eman dutenak. Eta Astigarragan, atzo bezala, ez da positibo berririk izan. Hiru dira orain artekoak, beraz.
Nafarroako datuei dagokienez, 886 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 92 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 10 gehiago hil dira eta orain 24 dira guztira. Une honetan, 339 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 40 UCIn.
Bizkaian izan dute gorakadarik haundiena, positiboek. 172 kasu berri izan dira, eta dagoeneko 1032 dira guztira. Gainera,hamaika lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 35 dira guztira. Eta Araban, 97 pertsona gehiago gaixotu dira; guztira 1009 gaixo daude orain. Han ere, hamar lagun gehiago hil dira, eta 70 dira guztira.