COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datu berriak egunean behin emango dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:00ean eman ditu datu berriak: 208 kasu gehiago daude. Nafarroan, 11:30etan eman dituzte datuak: 36 kasu gehiago daude.
Euskadin, denera 973 kutsau daude, atzo baino 208 gehiago. Araban, 545 dira gaixotuak, atzo baino 71 gehiago, eta hildakoak, bi gehiago: 27. Ospitalean 196 daude, atzo baino 38 gutxiago. Bizkaian, 297 dira gaixotuak, atzo baino 96 gehiago, eta hildakoak 2 gehiago: 8. Ospitalean 118 daude, atzo baino 22 gehiago. Gipuzkoan 131 dira gaixotuak, atzo baino 41 gehiago, eta hildakoek 5 izaten jarraitzen dute. Ospitalean 39 lagun daude, atzo baino 7 gehiago.
Nafarroako datuei dagokienez, 386 dira Koronabirusak gaixotuak, atzo baino 36 gehiago. Horietatik, 293 etxean daude (atzo baino 36 gehiago), eta 93 ospitalean; horietako 9, ZIUn (UCI), atzo bezala. Orain arte hildakoak, berriz, 2 gehiago dira; guztira, 4.
Goia jotzeko, oraindik
Osakidetzak gaineratu du «epidemiak oraindik ez duela goia jo». Hori horrela, «prebentzio neurri guztiak indarrean mantentzen dira eta Osasun Aholkua sendotu egin dugu call center bat gehituta».