COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 183 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, zazpi. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 543 kasu gehiago daude, atzo baino; eta 22 pertsona hil dira.
Gorakada haundia izan dute kasu positiboek Euskadin, azkeneko 24 orduetan. Denera 3.271 positibo izan dira, atzo baino 543 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 22 gehiago dira, 155 hildako daude guztira.
Gipuzkoan, positiboak igo egin dira. 110 kasu berri izan dira, eta guztira, 563 herritarrek eman dute positibo orain arte. Ospitalizatuta,166 daude orain, atzo baino 11 gehiago. Lau hildako egon dira azkeneko 24 orduetan; guztira, 20.
Hernanin bi kasu berri egon dira gaur ere, eta 15 dira orain arte positibo eman dutenak. Eta Astigarragan, positibo berri bat gehiago dago, beraz guztira lau dira.
Nafarroako datuei dagokienez,1.197 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 183 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 2 gehiago hil dira eta orain 33 dira guztira. Une honetan, 506 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 51 UCIn.
Bizkaian izan dute gorakadarik haundiena, positiboek. 312 kasu berri izan dira, eta dagoeneko 1.501 dira guztira. Gainera, 10 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 54 dira guztira. Eta Araban, 121 pertsona gehiago gaixotu dira; guztira 1.2076 gaixo daude orain. Zortzi lagun hil dira 24 orduetan, eta 81 dira guztira.