2024 urt 11
AEK-k gaur jakinarazi du martxoaren 14an Irundik abiatu eta 24an Baionan amaituko den 23. Korrikako ibilbidea zehatza. 2.700 kilometro izango ditu, eta bigarren astean pasako da Urumea bailaratik, martxoaren 19an eta 23an. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko dela jakinarazi du AEK-k.