Korrika

Giro borobila atzo, Korrika egunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 13a, 00:00
Jendez bete zen Foru Plaza, ‘Hitzekin’ kantuaren koreografia ikasteko.

Korrika Eguna izan zen atzo Astigarragan, eta giro paregabeaz gozatu zuten herriko txikiek, gazteek, zein helduek. 22. Korrika ate joka dugu dagoeneko, eta, edizio honen atarian, festa eguna antolatu zuen AEK-k. 

Herritarrek goizean goizetik izan zuten zeregina. Egitaraua hasteko, pelota partiduak jokatu zituzten gaztetxoek. Ondoren, Hemendikara ikuskizuna izan zen Herri Eskolan. Jendez bete zen jolastokia, eta etxeko txikienen zein helduen barre algarak izan ziren nagusi ekintza horretan. Jarraian, eszenatoki gainera igo ziren bi irakasleren laguntzarekin, Hitzekin Korrikako kantuaren koreografia ikasteko eta dantzatzeko. Astigartar mordoa animatu zen gorputza astintzera, eta ederki aritu ziren guztiak. Gero, goxo-goxo bazkaldu zuten frontoian, bertso eta kantu bazkarian. Hantxe izan ziren Beñat Gaztelumendi eta Nerea Elustondo bertsolariak, baita Aiztondo abesbatza ere. Eguna borobil amaitzeko, Kita del Pare txaranga izan zen herrian barrena.

Erlazionatuak

Astigarragako Korrika Eguna

Kronika - Erredakzioa 2022 mar 12 Astigarraga

Korrika Eguna Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022 mar 12 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!