Korrika

Martxoaren 19an eta 23an pasako da Korrika, bailarako herrietatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 11a, 14:58
22.edizioko Korrikako argazkia

AEK-k gaur jakinarazi du martxoaren 14an Irundik abiatu eta 24an Baionan amaituko den 23. Korrikako ibilbidea zehatza. 2.700 kilometro izango ditu, eta bigarren astean pasako da Urumea bailaratik, martxoaren 19an eta 23an. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko dela jakinarazi du AEK-k.

Aurtengo 23garren edizioan, Urumea bailarako zirrikituetatik igaroko da Korrika, izan ere, Goizuetatik, Ereñotzuk,  Hernanitik eta Astigarragatik pasako da. Urumea bailaran goiztiarrenak izango dira goizuetarrak; izan ere, martxoaren 19an hartuko dute lekukoa arratsaldean eta Hernanirako bidea hartuko dute Ereñotzutik pasata. Hernanin aurten bi aldiz pasako da Korrika, aurrenekoa izango da Goizueta ostean, martxoaren 19an; eta bigarren aldia izango da martxoaren 23an, larunbatean. Arratsaldean hartuko dio lekukoa Hernanik Urnietari, eta herriko eremu batzuk zeharkatu ostean, Astigarragarako bidea hartuko dute. Astigartarrek, Martutenerako bidea hartuko dute testigua eskuetan dutela. 

Jarraian irakurgai duzue Urumea bailarako ibilbide zehatza, antolatzaileek emandako datuen arabera:

MARTXOREN 19AN, ASTEARTEA

KM UDALERRIA KOKALEKUA ORDUA
1309 Goizueta Km15 seinale horia 18:38:46
1310 Goizueta Km16 seinale horia 18:45:16
1311 Goizueta Km17 seinale horia 18:51:46
1312 Goizueta Km18 seinale horia 18:58:16
1313 Goizueta Km19 seinale horia 19:04:46
1314 Goizueta Km20 seinale horia 19:11:16
1315 Goizueta Km21 seinale horia 19:17:46
1316 Goizueta Km22 seinale horia 19:24:16
1317 Goizueta Km23 seinale horia 19:30:46
1318 Goizueta Km24 seinale horia 19:37:16
1319 Goizueta Km25 seinale horia 19:43:46
1320 Goizueta Km26 seinale horia 19:50:16
1321 Goizueta Km27 seinale horia 19:56:46
1322 Goizueta Km28 seinale horia 20:03:16
1323 Goizueta Km29 seinale horia 20:09:46
1324 Hernani NA-4150 20:16:16
1325 Hernani Arano 20:20:49
1326 Hernani Pagoaga 20:22:26
1327 Hernani Pagoaga 20:26:44
1328 Hernani Ereñotzu 20:31:28
1329 Hernani Ereñotzu Auz., 3 20:41:21
1330 Hernani Ereñotzu Auz., 68 20:51:45
1331 Hernani Epela 21:00:32
1332 Hernani GI-3410 21:06:23
1333 Hernani Zikuñaga 21:13:32
1334 Hernani Zikuñaga GI-3410 21:21:20
1335 Hernani Autobus geltokia/Adarra parean 21:24:54
1336 Hernani Zikuñaga 21:28:13
1337 Hernani Karabelgo zubiaren amaiera/autobus geltokia pasata 21:30:30
1338 Hernani Plaza Berria 21:33:06
1339 Hernani Gudarien Plaza 21:34:12
1340 Hernani Madalena kalea 21:35:18
1341 Hernani Lizeaga kalea 21:36:56

 

MARTXOREN 23AN, LARUNBATA

 

KM UDALERRIA KOKALEKUA ORDUA
2475 Hernani GI-2132, 14b 17:06:30
2476 Hernani GI-2132  17:09:45
2477 Hernani Izpizua kalea-Aratz ikastola 17:11:34
2478 Hernani GUdarien Plaza, 1 17:14:10
2479 Hernani Plaza Berria, 17:16:07
2480 Hernani K. Nagusia, 57 17:17:45
2481 Hernani Plaza Berria 17:18:35
2482 Hernani Gudarien Plaza 17:19:22
2483 Hernani C. Lizarraga 17:20:36
2484 Hernani C. Larramendi, 11 17:21:58
2485 Hernani C. Elkano 17:22:45
2486 Hernani Elkano kalea, 21 17:24:11
2487 Hernani Urbieta kalea, 16 17:25:21
2488 Hernani Anciola-Villas 17:27:57
2489 Hernani Anciola-Villas 17:29:07
2490 Hernani Sagastialdeberri auzoa, 39 17:30:48
2491 Hernani Sagastialde auzoa 17:32:10
2492 Hernani Montebideo kalea, 3 17:33:56
2493 Hernani Argarain kalea, 0 17:36:12
2494 Hernani kale Nagusia, 59 17:37:50
2495 Hernani Gartzia Goldaratz, 4 17:39:15
2496 Hernani Zikuñaga 17:40:22
2497 Hernani Akerregi Bailara, 20 17:41:51
2498 Hernani Akerregi Bailara, 22 17:43:37
2499 Hernani Zikuñaga 17:45:53
2500 Hernani GI-131 17:47:46
2501 Astigarraga Troia Ibilbidea, 25 17:49:39
2502 Astigarraga Troia Ibilbidea eta Tranbia Ibilbidea lotzen dituen biribilgunea 17:51:21
2503 Astigarraga Tranbia Ibilbidea, 13 17:54:18
2504 Astigarraga Tranbia Ibilbidea, 2 17:55:53
2505 Astigarraga kale Nagusia, 20 17:57:52
2506 Astigarraga kale Nagusia, 38  17:59:05
2507 Astigarraga kale Nagusia, 78 18:00:26
2508 Astigarraga Errekatxo kalea 18:01:51
2509 Astigarraga Pelotari kalea, 11 18:03:27
2510 Astigarraga Donostia Ibilbidea, 13 18:05:02
2511 Astigarraga Martutene pasealekua 18:06:38
2512 Astigarraga Martutene pasealekua 18:08:11
 

Hemen ikusgai Korrikaren ibilbide osoa: https://kronika.tok-md.com/pdfak/K23_bilbidea_50x70_altan.jpg

 

Korrika aplikazioa

AEK-k azaldu duenez, Korrika aplikazioa da aurtengo berezitasunetako bat: «Hainbat atal berri ditu; adibidez, Korrika laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskaintzen du, mugikorrean». Horrez gain, Korrika laguntzaileen artean astero egiten diren zozketak ere erakutsiko dira. Ibilbideari dagokionez, berriz, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, eta furgoneten geolokalizazioari esker, korrikalariek Korrika aurreratuta edo atzeratuta datorren jakin ahal izango dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!