Korrika

Korrika Ttikia antolatzeko, bilera gaur Motzanen

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 4a, 00:00

2017ko Korrika Ttikia, Goizuetan. Argazkia: Felix Loiarte

Ostiraletik larunbaterako gauean hartuko dute parte Korrikan goizuetarrek, Basakabi eta Ezkurra arteko bi kilometrotan (2188 eta 2189). Eta aurretik, berotzeko, Korrika Ttikia eginen dute ostiral arratsaldean, herrian bertan. Hori antolatzeko (ibilbidea markatu, izenak hartu, dirua jaso, musika jarri...), herritarren partehartzea eskatu dute. Horretarako, bilera eginen dute gaur, Motzanen, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!