2022 aza 29
Saretzen proiektuaren baitan, demografia datuak bildu dituzte Tokikomek eta EITBk, elkarlanean. Euskal Herri osoko herrien 20 urtetako datuak bildu dituzte, eta interes berezia piztu du Astigarragako kasuak, izan duen hazkundeagatik. EITB ere izan da bertan, Xabier Urdangarin alkatearekin hizketan, kasua gertutik ezagutzeko. Herriak izan duen hazkundean sakondu du Kronikak berarekin.