Maiatzaren 7ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 7a, 13:40

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

31 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan, eta 2.852 dira guztira. Hiru pertsona hil dira, eta 273 dira guztira, orain arte hildakoak. EAEn 280 dira kasu berriak; eta guztira 16.959 dira kasu positiboak, orain arte. Hildakoak, berriz, 19 izan dira azken 24 orduetan ere; eta orain arte, guztira, 1.383 hildako egon dira EAEn. 

Urumea bailaran, gaurkoan bai gora egin dute kasu positiboek. Kasu berri bat izan da Hernanin, eta 49 dira orain; eta bi kasu gehiago daude Astigarragan; guztira 15, orain arte. 

Nafarroan, berriz, gora egin dute kasu berriek gaur ere, eta 240 izan dira; 7.010 dira guztira, orain. Hildakoak lau izan dira azken 24 orduetan, eta 480 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 2.732ra igo dira, 104 lagun sendatu baitira azken 24 orduetan. 

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 240 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 7.010 dira. Lau izan dira hildakoak, azken 24 orduetan; eta guztira, 480 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 2.732 dira; atzotik, 104 lagunek.

EAEri dagokionez, 280 izan dira positibo berriak; eta guztira, 16.959 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, 19 izan dira azkeneko 24 orduetan, bezperan baino zortzi gehiago; eta denera, 1.383 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 13.070 dira dagoeneko, atzo baino 321 gehiago. Hortaz, 2.506 dira gaixorik daudenak, une honetan, atzo baino 60 gutxiago. 

Gipuzkoan, 31 izan dira positibo berriak, atzokoen antzeko; eta guztira, 2.852 izan dira orain arte. Hiru hildako izan dira azken 24 orduetan, eta guztira, 273 dira orain. Ospitalean daudenak 101 dira, atzo baino 12 gutxiago.

 

Urumea bailaran, gaurkoan ezin izan dira errepikatu, aurreko egunetako albiste onak. Izan ere, hiru kasu positibo berri izan dira: bi Astigarragan, eta bat Hernanin. Hori horrela, 49 dira Hernanin izandako kasu positiboak, orain arte; eta 15 Astigarragan atzemandakoak. 

Nafarroan, atzotik beste koxka bat egin dute gora kasu positibo berriek, eta 240 izan dira azkeneko 24 orduetan. Denera, 7.010 dira Koronabirusarekin gaixotu direnak, orain arte. Horietatik, 2.732 sendatu dira; atzotik, beste 104 lagun dira errekuperatutakoak. Hildakoak, berriz, lau izan dira azken 24 orduetan, eta 480 dira orain, guztira. Une honetan, 2.015 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 11 gehiago; eta horietatik, 135 daude UCIn, atzo bezalaxe.

Bizkaian izan dira, gaurkoan ere, EAEko positibo berri gehienak, atzoko datuetatik nabarmen gora eginda: 166 positibo berri izan dira, eta 9.627 dira guztira, orain artekoak. Gainera, beste 15 pertsona hil dira, eta 761 dira guztira. Araban, berriz, atzokoak baino hobeak izan dira datuak: 83 kasu berri izan dira, eta guztira, 4.480 dira orain arte. Hildako bakarra izan da azken 24 orduetan, eta orain, 349 dira guztira.

 

 

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!