Maiatzaren 4ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 4a, 13:30

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Bi kasu positibo berri besterik ez dira izan Gipuzkoan, eta 2.778 dira guztira. Bi lagun hil dira, eta 267 dira guztira, orain arte hildakoak. EAEn 49 dira kasu berriak, atzo baino 29 gutxiago, eta guztira 16.246 dira. Hildakoak, berriz, 12 izan dira azken 24 orduetan; orain arte, guztira, 1.341 hildako egon dira EAEn. 

Urumea bailarari dagokionez, gaurkoan ere ez da aldaketarik izan, eta orarindik ere, 48 eta 13 dira Hernanin eta Astigarragan, hurrenez hurren, positibo eman dutenak. 

Nafarroan, berriz, 20 dira kasu berriak, atzo baino lau gehiago, eta 6.447 guztira; hildakoak 466 dira orain artekoak, hau da, atzotik lau hildako gehiago izan dira. Sendatuak, berriz, 2.494 orain arte; atzo baino 83 gehiago. 

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 20 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 6.447 dira. Lau izan dira hildakoak, azken 24 orduetan; guztira, 466 dira. Alta jaso dutenak 2.494 dira, atzo baino 83 gehiago.

EAEri dagokionez, 49 izan dira positibo berriak. Guztira, 16.246.  Hildakoak, berriz, 12 dira azkeneko 24 orduetan, eta denera, 1.341 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 12.155 dira dagoeneko, atzo baino 131 gehiago. Hortaz, 2.750 dira gaixorik jarraitzen dutenak. 

Gipuzkoan, bi izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.778 izan dira orain arte. Hildakoak, berriz, beste bi izan dira azken 24 orduetan, eta guztira, 267 dira orain. Ospitalean daudenak 121 dira, atzo baino 15 gutxiago. 

 

Urumea bailarari dagokionez, albiste onak gaurkoan ere: ez da positibo berririk izan atzotik, Hernanin eta Astigarragan, eta 48 eta 13 izaten jarraitzen dute, hurrenez hurren, orain arte positibo eman dutenak. 

Nafarroan, 20 kasu berri izan dira, eta denera, 6.447 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, berriz, lau izan dira azken 24 orduetan, eta 466 dira orain, guztira. Une honetan, 1.989  gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 14 gehiago, eta orain arte sendatu direnak, 2.494 izan dira.

Bizkaian, 18 kasu berri daude, eta 9.251 dira guztira. Araban, berriz, 29 kasu positibo berri izan dira; guztira, 4.217  dira orain arte.

 

data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!