Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 209 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 6.770 dira. Bost izan dira hildakoak, azken 24 orduetan; eta guztira, 476 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 2.628 dira; atzotik, 66 lagunek.
EAEri dagokionez, 253 izan dira positibo berriak, 3.400 pertsonari testak eginda. Guztira, 16.679 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, 11 dira azkeneko 24 orduetan, bezperan bezala; eta denera, 1.364 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 12.749 dira dagoeneko, atzo baino 498 gehiago. Hortaz, 2.566 dira gaixorik daudenak, une honetan, atzo baino 256 gutxiago.
Gipuzkoan, 34 izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.821 izan dira orain arte. Bi hildako izan dira azken 24 orduetan, eta guztira, 270 dira orain. Ospitalean daudenak 113 dira, atzo baino zazpi gutxiago.
Urumea bailarari dagokionez, albiste onak, beste behin. Gaurkoan ere ez da kasu positibo berririk izan, eta beraz, 48 positiborekin jarraitzen du Hernanik, eta 13rekin Astigarragak.
Nafarroan, nabarmen egin du gora kasu berrien kopuruak, gaurkoan ere, eta 209 izan dira azkeneko 24 orduetan. Denera, 6.770 dira Koronabirusarekin gaixotu direnak, orain arte. Horietatik, 2.628 sendatu dira; atzotik, beste 66 dira errekuperatutakoak. Hildakoak, berriz, bost izan dira azken 24 orduetan, eta 476 dira orain, guztira. Une honetan, 2.004 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 10 gehiago; eta horietatik, 135 daude UCIn.
Bizkaian eta Araban izan dira, gaurkoan ere, EAEko positibo berri gehienak; antzeko, bietan. Bizkaian 110 positibo berri izan dira, eta 9.461 dira guztira, orain artekoak. Zazpi pertsona hil dira, eta 746 dira guztira. Araban, berriz, 109 izan dira kasu berriak, eta guztira, 4.397 dira orain arte. 348 pertsona hil dira guztira, eta horietatik bi, azken 24 orduetan.