Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 16 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 6.427 dira; eta 2 hildako egon dira azken 24 orduetan, guztira 462 dira. EAEri dagokionez, 78 izan dira positibo berriak. Guztira, 16.197. Hildakoak, berriz, 8 dira. Denera, 1.329 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 12.024 dira dagoeneko, atzo baino 219 gehiago.
Gipuzkoan,4 izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.776 izan dira orain arte. Hildakorik, berriz, ez da izan azken 24 orduetan, eta gutzira, 265 izaten jarraitzen dute. Ospitalean daudenak 136 dira, atzo baino 17 gehiago.
Urumea bailarari dagokionez, ez da positibo berririk izan atzotik Hernanin eta Astigarragan, eta beraz, guztira, 48 eta 13 izaten jarraitzen dute, hurrenez hurren, orain arte positibo eman dutenak.
Nafarroan, 16 kasu berri izan dira, eta denera, 6.427 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, berriz, 2 izan dira azken 24 orduetan, eta 462 dira orain, guztira. Une honetan, 1.975 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 4 gutxiago, eta horietatik sendatuak, orain arte, 2.411 izan dira.
Bizkaian, 53 kasu berri daude, eta 9.233 dira guztira. Araban, berriz, 21 kasu positibo berri izan dira; guztira, 4.188 dira orain arte.
data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">