Maiatzaren 5eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 5a, 13:07

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Bederatzi kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan, eta 2.787 dira guztira. Pertsona bakarra hil da, eta 268 dira guztira, orain arte hildakoak. EAEn 180 dira kasu berriak, atzo baino 129 gehiago, eta guztira 16.426 dira. Hildakoak, berriz, 12 izan dira azken 24 orduetan ere; eta orain arte, guztira, 1.353 hildako egon dira EAEn. 

Urumea bailarari dagokionez, aldaketarik ez gaurkoan ere: 48 dira positibo emandakoak Hernanin, eta 13 Astigarragan, aurreko egunetan bezalaxe. 

Nafarroan, berriz, 114 dira kasu berriak, atzoko 20ekin kontrastean, eta 6.561 dira guztira; hildakoak 471 dira orain artekoak, hau da, atzotik bost hildako gehiago izan dira. Sendatuak, berriz, 2.562 orain arte; atzo baino 68 gehiago. 

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 114 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 6.561 dira. Bost izan dira hildakoak, azken 24 orduetan; guztira, 471 dira. Alta jaso dutenak 2.562 dira, atzo baino 68 gehiago.

EAEri dagokionez, 180 izan dira positibo berriak, atzo baino nabarmen gehiago, 49 izan baitziren orduan. Guztira, 16.426 dira orain.  Hildakoak, berriz, 12 dira azkeneko 24 orduetan, bezperan bezala; eta denera, 1.353 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 12.251 dira dagoeneko, atzo baino 96 gehiago. Hortaz, 2.822 dira gaixorik daudenak, une honetan. 

Gipuzkoan, bederatzi izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.787 izan dira orain arte. Hildako bakarra izan da azken 24 orduetan, eta guztira, 268 dira orain. Ospitalean daudenak 120 dira, atzo baino bat gutxiago. 

 

Urumea bailarari dagokionez, albiste onekin jarraitzen dugu, gaurkoan ere ez baita kasu positibo berririk izan. Horrela, 48 positiborekin jarraitzen du Hernanik, eta 13rekin Astigarragan, aurreko egunetan bezala. 

Nafarroan, nabarmen gehiago izan dira kasu berriak gaurkoan, 114. Kontrastea egiten dute atzoko datuekin, 20 izan baitziren orduan; baina nabarmen gehiago izan dira egindako probak ere. Denera, 6.561 dira Koronabirusarekin gaixotu direnak, orain arte. Hildakoak, berriz, bost izan dira azken 24 orduetan, eta 471 dira orain, guztira. Une honetan, 1.994  gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino bost gehiago. Eta orain arte sendatu direnak, 2.562 izan dira; atzotik, 68.

Bizkaian izan dira, gaurkoan, EAEko positibo berri gehienak: 100 izan dira, zehazki, eta 9.351 dira guztira, orain arte positibo emandakoak. Araban ere, positibo berri dezente izan dira gaurkoan: 71 izan dira, eta guztira, 4.288 dira orain arte.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!