Apirilaren 19ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 19a, 13:29

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.35 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan (2.328 guztira), eta 12 pertsona hil dira atzotik. EAEn 214 dira kasu berriak, eta 42 hildakoak.

Aldaketarik ez beste behin, Urumea bailaran: Hernanin eta Astigarragan 41 eta 8 dira positiboak oraindik, hurrenez hurren.

Nafarroan, berriz, 77 dira kasu berriak, eta 4.656 guztira; hildakoak 369, atzo baino 15 gehiago.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 77 izan dira positibo eman dutenak, guztira 4.656; hildakoak, berriz, atzo baino 15 gehiago dira: 369. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 214 kasu gehiago daude; guztira, 12.569. Eta 42 lagun hil dira atzotik. Denera, 1.062 dira hildakoak.


Gipuzkoan, azken egunetako emaitza onen ildotik jarraitu du, kasu berrien datuak: 35 izan dira, eta guztira, 2.328 dira orain arte positibo eman dutenak. Horietatik, 221 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 17 gutxiago. 12 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta orain arte guztira 209 dira.

 

Urumea bailarari dagokionez, azken egunetako albiste onekin jarraitzen dugu: ez da kasu berririk izan, eta aurreko egunetan bezala, Hernanin 41 dira kasu positiboak, eta Astigarragan 8. 

Nafarroan, atzo baino hobeak dira positibo berrien datuak: 77 kasu berri izan dira, eta denera, 4.656 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, ordea, 15 izan dira azkeneko 24 orduetan, eta 369 dira orain, guztira. Une honetan, 1.843 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 14 gehiago; eta horietatik 127 UCIn.

Bizkaian, 142 izan dira kasu positibo berriak, gaurkoan, eta 7.010 dira guztira. Heriotzak, berriz, 23 izan dira eta dagoeneko 538 dira hildakoak. Araban, aurreko egunen ildotik, 37 kasu berri izan dira, atzoko baino bat gutxiago, eta guztira 3.231 gaixo izan dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira, eta 315 dira guztira.

 

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!