Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoan 166 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, atzo baino sei gehiago: 354. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 266 kasu gehiago daude; guztira, 12.355. Eta 28 lagun hila dira atzotik. Denera, 1.020 dira hildakoak.
Gipuzkoan, atzoko datu onen ondoren, behera egin du berriro positibo berrien datuak: 27 izan dira, eta guztira, 2.293 dira orain arte positibo eman dutenak. Horietatik, 238 dira ospitalizatuta dauden, atzo baino 20 gutxiago. Eta bederatzi lagun hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira 197 daude.
Urumea bailarari dagokionez, Hernanin 41 dira kasu positiboak, eta Astigarragan, 8. Beraz, ez da aldaketarik izan, gaurko datuetan ere.
Nafarroako datuak honakoak dira: 166 kasu berri izan dira, eta denera, 4.579 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak sei izan dira, azkeneko 24 orduetan, eta 354 dira orain, guztira. Une honetan, 1.829 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 127 UCIn.
Bizkaian, 201 izan dira kasu positibo berriak, gaurkoan, eta 6.868 dira guztira. Heriotzak, berriz, 15 izan dira eta dagoeneko 515 dira hildakoak. Araban, ordea, 38 kasu berri izan dira, atzoko kopuru bera, eta guztira 3.194 gaixo izan dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan lau lagun hil dira, eta 308 dira guztira.