Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 96 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, hiru gehiago dira. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:00etan eman ditu datu berriak: 208 kasu gehiago daude, guztira 11.475, eta 43 pertsona hil dira. Hildakoak 902 dira guztira.
Gipuzkoan kasu berriak igo egin dira, atzoko datuekin alderatuz, 75, eta guztira 2.161 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 279 daude ospitalizatuta, atzo baino bost gehiago. Eta 25 pertsona hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 161. Orain arteko daturik txarrena aldearekin.
Urumea bailarari dagokionez, Hernanin 41 dira kasu positiboak, atzo baino bat gehiago. Astigarragan zortzi dira, atzoko datu berdinak.
Nafarroako datuak honakoak dira: 96 kasu berri izan dira, eta 4.246 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak hiru izan dira azkeneko 24 orduetan, eta orain 252 dira guztira. Une honetan, 1.731 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 124 UCIn, atzoko kopuru bera.
Bizkaian, positibo berriak 154 dira, atzoko datua baino bi gehiago, eta 6.239 dira guztira. Heriotzak, berriz, 17 izan dira, eta dagoeneko 467 dira hildakoak. Araban, ordea, 20 kasu berri izan dira, eta guztira 3.075 gaixo daude orain. Lagun bat hil da azkeneko 24 orduetan, eta 274 dira guztira.