Apirilaren 17ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 17a, 13:56

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 36 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan (2.266 guztira), eta 11 pertsona hil dira atzotik. EAEn 299 dira kasu berriak, eta guztira 992 hildako daude. Hernanin eta Astigarragan ez da positibo berririk izan; 41 eta 8 izan dira orain arte, hurrenez hurren. 

Nafarroan, berriz, 85 dira kasu berriak, eta 4.433 guztira; hildakoak 348, atzo baino 87 gehiago. Nafarroan zaharren egoitzetako datuak gehitu dituzte eta horregatik horrelako igoera haundia.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoan 85  izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, atzo baino 77 gehiago: 338. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 299 kasu gehiago daude; guztira, 12.089. Eta 36 lagun hila dira, atzo baino 18 gutxiago. Denera, 992 dira hildakoak.


Gipuzkoan kasu berriak ez dira asko azken egunetako daturik baxuena: 36 izan dira, eta guztira, 2.266 dira orain arte positibo eman dutenak. Horietatik, 258 dira gaur ere ospitalizatuta daudenak. Eta 11 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan); orain arte guztira 188 daude.

 

Urumea bailarari dagokionez, Hernanin 41 dira kasu positiboak, eta Astigarragan, 8. Beraz, ez da aldaketarik izan atzotik. 

Nafarroako datuak honakoak dira: 85 kasu berri izan dira, atzo baino gutxiago, eta denera, 4.433 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak  87 izan dira gehitu direnak. Igoera hau datuen eguneraketa egin delako gertatu da, zaharren egoitzetako datuak gehituz, eta orain 338 dira guztira. Une honetan, 1.781 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 124 UCIn, atzoko kopuru bera.

Bizkaian, positibo berriak berriz ere 200etik gora dira, 225 izan baitira, atzo baino 22 gehiago, eta 6.667 dira guztira. Heriotzak, berriz, 11 izan dira eta dagoeneko 500 dira hildakoak. Araban, ordea, 38 kasu berri izan dira, atzo baino 5 gutxiago, eta guztira 3.156 gaixo daude orain. Azkeneko 24 orduetan 14 lagun hil dira, eta 304 dira guztira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!