Apirilaren 8ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 8a, 13:23

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 118 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan (1.678 guztira), eta 10 pertsona hil dira atzotik. EAEn 431 dira kasu berriak, eta 52 hildakoak, azkeneko 24 orduetan. Hiru kasu berri daude Hernanin

Nafarroan, berriz, 112 dira kasu berriak, eta 3.467 guztira; hildakoak 206, atzo baino lau gehiago.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 112 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, lau gehiago dira. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:15etan eman ditu datu berriak: 2431 kasu gehiago daude, eta 52 pertsona hil dira.

Askoz ere proba gehiagoren emaitzak eman dituzte gaurkoan EAEn, bezperakoen bikoitza baino gehiago; eta horrekin, gorakada nabarmena izan da kasu positibo berrietan ere. Denera 9.452 positibo dira orain, atzo baino 431 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 52 gehiago dira, eta 638 hildako daude guztira.
Gipuzkoan ere, atzo baino nabarmen gehiago izan dira kasu berriak, 118, eta guztira 1.678 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 320 daude ospitalizatuta, atzo baino 29 gutxiago. Eta 10 pertsona hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 92.

 

Urumea bailarari dagokionez, hiru kasu berri izan dira gaurkoan Hernanin, eta 36 dira orain, positibo emandakoak. Astigarragan, ordea, ez da kasu berririk izan, beste behin, eta 7 dira oraindik.

Nafarroako datuak atzo baino hobeak izan dira: 112 kasu berri izan dira, eta 3.467 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoek nabarmen egin dute behera, atzoko datuen aldean: lau izan dira azkeneko 24 orduetan, eta orain 206 dira guztira. Une honetan, 1.526 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino gehiago, eta horietatik 124 UCIn, atzoko kopuru bera. 450 dira dagoeneko alta jaso dutenak; atzotik, 29 lagunek.

Bizkaian, Gipuzkoan bezalaxe, gora egin dute positibo berriek: 251 kasu berri izan dira, eta 4.968 dira guztira. Heriotzak, berriz, 25 izan dira, eta dagoeneko 317 dira hildakoak. Araban, ordea, atzokoen antzekoak izan dira datuak: 62 kasu berri izan dira, eta guztira 2.806 gaixo daude orain. Hori bai, 28 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 229 dira guztira.

 

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!