Apirilaren 6ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 6a, 13:01

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 32 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan (1.532 guztira), eta beste bi pertsona hil dira. EAEn 182 dira kasu berriak, eta 33 hildakoak, azkeneko 24 orduetan. Positibo berririk ez, Hernanin eta Astigarragan.

Nafarroan, berriz, 158 dira kasu berriak, eta 3.231 guztira; hildakoak 187, atzo baino bederatzi gehiago.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, gaurkoan ere. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 158 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 9 gehiago. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:50etan eman ditu datu berriak: 182 kasu gehiago daude, eta 33 pertsona hil dira.

Aurreko egunetan baino proba gutxiago egin dira EAEn, bezperakoen ia erdia; eta ondorioz, behera egin dute positibo berriek ere. Denera 8.810 positibo dira orain, atzo baino 182 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 33 gehiago dira, eta 548 hildako daude guztira.
Gipuzkoan 32 izan dira kasu berriak (76 izan ziren atzo), eta guztira 1.532 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 345 daude ospitalizatuta, atzo bezala. Eta soilik bi pertsona hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 81.

 

Urumea bailarari dagokionez, albiste onak gaurkoan: ez da kasu berririk izan, ez Hernanin eta ez Astigarragan. Hortaz, oraindik ere 33 dira positibo emandakoak Hernanin, eta 7 Astigarragan. 

Nafarroako datuei dagokienez, 3.231 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 158 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 9 pertsona gehiago hil dira, eta orain 187 dira guztira. Bezperako beherakadari eutsi diote heriotzek, beraz. Une honetan, 1.432 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino gehiago, eta horietatik 124 UCIn. 380 dira dagoeneko alta jaso dutenak; atzotik 56 lagunek.

Bizkaian eta Araban ere, Gipuzkoan bezala, proba gutxiago egiteak beherakada ekarri du positibo berrietan. 114 kasu berri izan dira Bizkaian, eta 4.603 dira guztira. Heriotzak, ordea, gehiago izan dira: 24 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 266 dira orain. Araban, 36 kasu berri daude, eta guztira 2.675 gaixo daude orain. Zazpi lagun hil dira atzotik, eta 201 dira guztira.

 

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!