COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 101 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 7; atzo baino gutxiago, bi kasuetan. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 441 kasu gehiago daude, eta 38 pertsona hil dira; atzo baino gehiago, bi kasuetan.
Egindako proben gorakadarekin, atzo bezala, gorakada izan dute kasu positibo berriek gaurkoan, aurreko egunekin alderatuz; egindako probetatik %29k eman du positibo. Denera 8.628 positibo dira orain, atzo baino 441 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 38 gehiago dira, eta 515 hildako daude guztira.
Gipuzkoan 76 izan dira kasu berriak, atzo baino gehiago, beraz, eta guztira 1.500 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 345 daude ospitalizatuta; atzo baino gutxiago. Hamar hildako izan dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 79.
Urumea bailarari dagokionez, Hernanin, 33 dira gaixotuak, atzo baino bi gehiago, eta Astigarragan 7, atzo baino bat gehiago.
Nafarroako datuei dagokienez, 3.073 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 101 gehiago; beherakada izan da, hortaz. Azkeneko 24 orduetan 7 gehiago hil dira, eta orain 178 dira guztira. Beraz, heriotzek ere nabarmen egin dute behera. Une honetan, 1.399 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino gehiago, eta horietatik 123 UCIn. 334 dira alta jaso dutenak.
Bizkaian gora egin dute kasuek: 265 kasu berri izan dira, atzo baino 65 gehiago, eta 4.489 dira guztira. Heriotza bat gutxiago izan da, hala ere; 18 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 242 dira orain. Araban, 100 pertsona gehiago gaixotu dira, atzo baino pixka bat gehiago, eta guztira 2.639 gaixo daude orain. Hori bai, 10 lagun hil dira, atzo b aino bi gehiago, eta 194 dira guztira.