COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 136 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 20. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 360 kasu gehiago daude, eta 33 pertsona hil dira.
Egindako proben gorakadarekin, atzo bezala, gorakada izan dute kasu positibo berriek gaurkoan, aurreko egunekin alderatuz. Denera 8.187 positibo dira orain, atzo baino 360 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 33 gehiago dira, eta 477 hildako daude guztira.
Gipuzkoan 68 izan dira kasu berriak, eta guztira 1.424 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 362 daude ospitalizatuta. Sei hildako izan dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 69.
Urumea bailarari dagokionez, Hernanin, eta 31 dira gaixotuak, atzo bezala, eta Astigarragan ere ez da besterik izan, azkeneko 24 orduetan: 6 dira oraindik ere.
Nafarroako datuei dagokienez, 2.972 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 136 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 20 gehiago hil dira, eta orain 171 dira guztira. Une honetan, 1.341 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 1120 UCIn. 311 dira alta jaso dutenak.
Atzoko datuen antzera, Bizkaian ere: 200 kasu berri izan dira, eta 4.224 dira guztira. 19 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 224 dira orain. Araban, 92 pertsona gehiago gaixotu dira, eta guztira 2.539 gaixo daude orain. Hori bai, 8 lagun hil dira, eta 184 dira guztira.