COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 154 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 10. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 510 kasu gehiago daude, eta 4 2pertsona hil dira.
Egindako proben gorakadarekin, atzo bezala, gorakada izan dute kasu positibo berriek gaurkoan, aurreko egunekin alderatuz. Denera 7.827 positibo dira orain, atzo baino 510 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 32 gehiago dira, eta 444 hildako daude guztira.
Gipuzkoan 68 izan dira kasu berriak, eta guztira 1.356 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 335 daude ospitalizatuta. Bost hildako izan dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 63.
Urumea bailarari dagokionez, bi kasu gehiago izan da Hernanin, eta 31 dira orain. Baina Astigarragan ez da besterik izan, azkeneko 24 orduetan: 6 dira oraindik ere.
Nafarroako datuei dagokienez, 2.836 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 154 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 10 gehiago hil dira, eta orain 151 dira guztira. Une honetan, 1.284 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 119 UCIn. 294 dira alta jaso dutenak.
Atzoko datuen antzera, Bizkaian ere: 342 kasu berri izan dira, eta 4.024 dira guztira. 18 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 2016 dira orain. Araban, ordea, 100 pertsona gehiago gaixotu dira, eta guztira 2.447 gaixo daude orain. Hori bai, 9 lagun hil dira, eta 176 dira guztira.